INSTRUMENTU MUSIKALAK

Gure Blogean instrumentu musikalei buruzko informazioa aurkitzeko aukera izango duzu. Baita musikarekin erlazioa duten bideo batzuk ikusi ahal dituzu. Guzti hau modu dibertigarrian egin dezakezu,guk eskainiko jokuari musikari eta beste blog edo informazio guneetara joateko aukerei esker.Beraz... aukera hau aprobetxa dezazu !

viernes, 16 de abril de 2010

MUSIKA:

MUSIKA ETA ESKALAK:

Musika artea da, soinu ezberdinak konbinatuz denboran zeharreko segidak osatzen dituena. Gure belarriak jaso ditzakeen tonu-kopurua oso zabala da, eta horregatik melodiak osatzeko oinarri edo erreferentzia bat behar dugu, hau da, frekuentzia edo tonu batzuk aukeratu behar dira, musika konposatu eta jotzeko erreferentzi gisa: eskalako notak. Eskala bat soinu-segida bat da, frekuentzia txikienetik altuenera doana frekuentzia-tarte konkretuak jarraituz. Eskala musikala "oktaba" edo zortzidunean oinarritzen da. Zortziduna unitate naturala da, adibidez soka batean entzuten den soinua, eta soka berbera baina luzera erdiarekin entzuten dena, soinu bera dirudi baina zorrotzago edo altuagoa da.

KLABEAK:


Klabeak, nota musikal baten ubikazioa jakiteko erreferentzia gisa balio dute. Hiru klabe ezberdin daude:

-SOL KLABEA: Honek adierazten digu, Do nota 2. hileran dagoela. Gehien erabiltzen dena da.

-FA KLABEA: 4. hileran dagoen nota Fa dela adierazten du. Klabe hau, oso erabilgarria da pianoaren partituretan.

-DO KLABEA: Do nota 3. hileran dagoela adierazten digu. Biola edo antzeko instrumentuetan erabiltzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario